Harrera > Bderatzaileak

Egitasmoaren bideratzaileak

Canopia gunearen eraikitzeak aktore ainitz bildu ditu Bil Ta Garbi obralariaren eta Urbaser Environnement eraikitze merkatuaren ukailearen artean. Huna zoin diren aktore desberdinak.

 

Obralaria :

Bil Ta Garbi Sindikatua : obralari

Bil Ta Garbi Sindikatua zer da…
Bil Ta Garbi Sindikatua, Prefeturako erabaki baten ondotik sortü zuten 2002ko agorrilaren 23an. Erabakiak, departamenduaren mendebaldean etxe-hondakinen kudeatzeko sare orokor baten plantan emaitea eskatzen zuen : hondakinen tratatzeko eta balioztatzeko behar ziren ekipamenduen eraikitzea lurraldearen osotasuna kondutan hartuz. Canopiaren eraikuntza xede horren barne kokatzen da.


Bil Ta Garbiren eginkizuna
Bil Ta Garbi manazale zen Canopiaren eraikuntzan.Ekipamendua, beretzat eraiki da: beharrak, Canopiaren helburuak, egutegia eta aitzinkondua finkatu ditu. Sindikatuak, eraikitze obrak behar bezala egin direla eta esplotazioa hasiz geroztik Canopiak behar bezala fontzionatzen duela kontrolatzen du.



Sepa et Egis Eau : mandatari

Canopiaren eraikitzearendako, Bil Ta Garbi Sindikatuak SEPA/EGIS Eau taldea mandatatu du.

 

Sepa zer da…
SEPA sozietatea - Société d’Equipement des Pays de l’Adour - partez diru publikoz eta parte diru pribatuz finantzatzen den sozietate 1 da (SEM). 50 urtez goiti geroz xede publiko eta pribatuak laguntzen ditu Pirineo Atlantiko eta Hautes Pyrenées departamenduetan. Bere lan sailak, lurralde antolaketa, eraikuntza eta ingurumena dira. Bulegoak Paue, Baiona eta Tarbesen ditu. 48 langile ditu.
Egis zer da…
Egis enpresa talde integratu bat da, zeinen akziodun nagusia 'Caisse des Dépôts et Consignations' finantza egitura publikoa den. Egis eau aldiz, Egis SA enpresa amaren filiala bat da eta honen ardurapean daude Egis-ek deramatzan proiektuak uraren kudeaketan, baita ingurumenean, garapen iraunkorraren eta energiaren alorretan. Egis eau berezitua da garapen eta azpiegitura ingeniaritzan eta 500 lankide ditu, hauen artean 300 ingeniari, ekonomialari eta teknikari, Montpellier, Guyancourt, Nantes, Toulouse eta Pariseko langunetan direnak..

Eginkizuna
Obralariak, bere eginbeharrak mandalariaren esku uzten ditu : xedearen kudeaketa eta adminiztrazio jarraipena segurtatzen du, bai araudi, baita finantzamendu sailetan.


sepa     egiseau

 

Girus eat ECCTA : obralari laguntzaile

Ikusiz Canopia zentroak jakitate tekniko garantzisua galdatzen duela, Bil Ta Garbi Sindikatuek laguntzaile tekniko misioa GIRUS/ECCTA taldeari eman dio.
Girus zer da…
Girus, teknika estudio bulego bat da, eta hunen lanaren parte handiena ingurumen sailean kokatzen da. Hondakinen tratatzeko instalazioen egitean aitzindari, ingeneritza sailean ezagupena lortua du. Egun, 200 langile ditu.
ECCTA zer da…
ECCTA taldeak, ingeneritza sailean lan egiten du.  1992an sortu zen taldea, eraikuntza eta bastimendu saileko teknika estudio bulego bat da. Ingurumenaren zaintzan berezitua da.
ECCTA ingeneritza eramaiten duen lanarendako ezagutua da, Frantzian baita Frantziatik kanpo. Eraikuntza, bastimendu eta ingurumenaren zaintza sailetan atzemaiten da. Azken 10 urtetan, ingurumen saila garatu da : hastapenean xedeen egingarritasun juridiko eta teknikoa ikertzen bazen, orai, obren egutegi, asmatze, eraikitzeak eta egin lanen joanarazte eta mantenimentzeak segitzen ditu

Eginkizunak
Mandatari laguntzaleek Bil Ta Garbi aholkatzen dute hautu teknikoen egiten, obralariaren ikertze dokumentoak analisatzen dituzte, eta obren aitzinatzeak segitzen dituzte egutegia eta kalitatearen errespetuaren kondutan hartuz.
Obralari laguntzaleek hitzarmenean finkatu engaiamendu teknikoen berme lan egiten dute. Horiek errespetatu behar dituzte.

 

giccta

 

Apave : Zaintze Bulegoa

Apave zer da…
Apavek bezero publiko eta pribatuak laguntzen ditu arrisku tekniko eta ingurumen saileko arriskuen menperatzen. 20 000 bezero ditu Frantzian, 9 800 langile - horietarik 7 000 ingeniari eta teknikalari.
Eginkizunak
Zaintze bulegoak xedeak behartzen dituen eraikitze arauak errespetatuak izan direla segurtatzen du, estudio bulegoak bastimenduetaz egin txostenak kontrolatzen ditu, eta eraikitze lanak behar bezala egiten direla kontrolatzen du.

 

apave

 

Veritas bulegoa :  SPS koordinatzailea

Veritas bulegoa zer da…
Veritas bulegoak industrial sailean lan egiten du. Aktibitateek ekartzen ahal lituzken arriskueri buru egiteko (ingurumenean eragina, osagarria eta segurtasuna lanean…) eta legedia zorrotzaren behar bezala segitzeko zerbitzuak proposatzen ditu.
Eginkizunak
Hastapenetik, xedearen asmaketatik, obren bururapeneko bilkura arte Véritas bulegoak Segurtasun eta Osagarri zaintzan lan egiten du. Obren denboran bereziki, segurtasun araudiak errespetatuak direla segurtatzen du.

 

veritas


IDE Environnement :  "Haute Qualité Environnementale" desmartxan laguntzaile

IDE Environnement zer da…
1987az geroz, IDE Environnement estudio bulegoak, enpresa eta elkargoak laguntzen ditu ingurumen saileko problematikeri aterabideen atxemaiteko.
Eginkizunak
Canopia xedean, IDE Environemment estudio bulegoak Bil Ta Garbi Sindikatua eta ofiziale taldea laguntzen ditu HQE (Haute Qualité Environnementale) arauen plantan emaiten zentroko eraikitze guziendako.

 

ide

 

Eraikitze obren egileak :

Urbaser environnement : kontratua uken duen mandataria


Urbaser Environnement zer da…
Urbaser Environnement, Urbaser espainiar taldearen Frantziako adarra da.
Urbaser taldea, metanizazio instalazio eramaile lehena da munduan. Munduan zehar, hondakinen metanizatzeko lantegien 2 herenak eraikiak ditu. Europan, 13 metanizazio zentro eraikiak ditu. Urbaser taldeak, munduko 19 Herrietan 32 500 langile ditu.
Eginkizunak
Urbaser Environnement, Hondakinen Balioztatzeko Baionako Zentroaren joanarazteko kontratua (asmatzea, eraikitzea eta eramaitea) uken duen mandataria da.
Urbaser Environnement taldeak, xedean idatziak diren egin moldeetaz ikerlanak egiten ditu, beharrezkoak diren ekipamenduak atxeman behar ditu, ingeneritzaz eta xantierreko aktibitate guzien ardura du.
Canopia xedea segitzen duten Urbaserreko ekipak Baionan kokatuak dira, ingeniariek holaz lanak hurbiletik segitzen ahalko dituzte, eta lantegiaren abiatzea prestatzen.

 

urbaser2
DHA zer da…

Présentation de DHA
DHA - Frantziako Hirigile eta Arkitektoek - sail desbardinetan lan egiten dute - Kultura, Hezkuntza, Etxebizitzak, Zerbitzuak, Osagarria, Abusagailuak, Ingurumena, Kirol ekipamenduak, Industria, Zaharberritzeak, Diseinua eta Merkataritza guneak - Frantzian eta atzerrian.
Eginkizunak
DHAk, Baionako Hondakinen Balioztatzeko Zentroa marraztu du. Urbaser Environnement taldea sustatzen du lanen hastapenetik bururaino.
Euskal Herrian ere DHAk bulegoak ditu - DHA Pays Basque - hunek estudioak eta xantierraren aitzinatzeak segitzen ditu, marraztua izan den bezala egina izan dadin.

 

dha_pb

 

SEPOC : obralaria

SEPOC zer da…
Frantziako Ingeniari Ahulkularien parte den adar 1 da. 85 urtez goitiko esperientzia du aholku emaile gisa eta ingurumen saileko ingenieritzan.
SEPOC enpresa berezitua da obralari pribatu gisa industria sailean eta obren segitzean. Gaitasunak ditu : ikerketetan, obralari laguntzale eta operadore lanetan. Ur tratatze, hondakin, garraio, hirigintza, argindar eta berotasun ekoizle sailetan ikuskatze eta obralari gisa lan egiten du.

Eginkizunak
SEPOC obralaria da Urbaser Environnement taldearendako. Lana egiten duten enpresak segitzen ditu, ikusteko bereziki lanak xedeak galdatzen duen bezala eginak direnez eta finkatu epeetan.

 

sepoc


BDE : ofiziale taldea

BDE zer da…
BERNADET, DUHALDE, ETCHART, CANCE eta COLAS lekuko enpresak, alkartu dira epe labur batendako, lekuko egitura batek eraikuntza lan guzien seguratzeko.

Eginkizunak
Bakotxaren ofizioaren arabera, taldeko ofizialek eraikitzen lanak segurtatzen dituzte.
BERNADET, DUHALDE eta ETCHART enpresek eraikuntza eta herri-lanak.
COLAS enpresak lur berdintze lanak, bide lanak eta lurpeko sareak.
CANCE enpresak metalezko egitura, teilatu eta murru estaldurak.

 

logos

 

 

 
Canopia bisitatu

Urbaser environnement bil ta garbi