Harrera > Bereizte zentroa

Bereizte zentroa


Bereizte zentroak zertarako balio du ?


Herritar bakoitzak nork bere etxean hondakinen bereizte lana egin ondoan, bereizketa gunea da hondakinen beriziklatzerako bidean  azken urratsa !
 

Bereizte zentroan, herritarrek bereizi berziklagarriak bereizten dira. Berziklagarriak nahasiak, zakuetan edo metan heltzen dira kamionez bereizte zentrora. Hor, hondakinak ekaika sailkatuak dira. Ondotik, saketan emanak dira garraioaren errexteko.
 

vuevrac

 

Zer da berziklagarrien bilketa ?

Berziklagarrietan sartzen dira plaztikozko botila eta flakoinak, karnoinezko estagiak, janari-edari brikak,
kanetak eta kontserba ontziak, paper eta egunkari-aldizkariak. Hondakin horiek, herritarrek etxean bereizten dituzte.


Ekaika egin sakak, berziklatze sarearendako eginak dira. Hau deitzen da ekaien balioztatzea, hondakinetarik saihesten den bigarren mailako lehengaiaren baliatuz.

 

Bereizte zentrotik, berziklatzen diren 8 ekai mota ateratzen dira.


Kolorerik gabeko plaztikozko botilak (kolorik gabeko PETa),
Plaztikozko botila koloratuak (PET koloratua),
Plaztikozko flakoin opakuak (esne botila, lixiba flakoina… PEHD),
Egunkari eta aldizkariak,
Karnoinez estalgiak,
Paper esberdinak (gutun azalak, orrialdeak…),
Janari-edari brikak
Metalezko kaneta eta kontserba ontziak (burdin eta aluminiozkoak)

 

Bereizki hondakin bat, ontsa balioztatuko den hondakin bat da !


Bereizketa aholkuen eskuratzeko, ez duda eta sartu "bizi naiz…" web gunean ! Zure herriaren izena emanez, hondakinen behar bezala bereizteko aholkuak atxemanen dituzu.

JhabiteAba

 

 

Bereizte zentro bat lurraldearen zerbitzuko

Bil Ta Garbi Sindikatuan bilduak diren 202 herrietan bidu berziklagarriak, bereizten dira Canopian. Hots 271 000 herritarrek ekoiztu hondakin berziklagarriak. Urtean, 20 000 t tratatzen ahal dira Canopian.

Kasu ! Zikinontzietan bezala, Canopian ere berina EZ da onartua !

Hau eremu publikoan diren berina ontzietarik zuzenki igorria da berziklatze sarera.


Kokagunea

Canopia zentroa, Baiona iparrean da Henri de Navarre etorbidean 112. (RD817).

situation


Bereizte zentroa 3540m2tan hedatzen da, eta 3 partetan zatitua da :
- berziklagarrien huste eta metatze gunea (1 132m2);
- bereizte gunea (1 400m2);
- Sailkatu hondakinen saketan ezartzeko eta metatzeko gunea (1 010m2).

 

Funtzionamendua

Fonctionnement


Canopia bereizte zentroa, Iso 14001 sailkatua

2014 urte bukaeran Intertek bulegoak egin ikuskatze baten ondotik Canopiako bereizte zentroa, hondakindegietako hondakin trabagarrien lekualdaketa gunea eta atelierra  ISO 14001 sailkatuak izan dira. Araudi horiek erakusten dute gune horien funtzionamendua eta antolakuntza ingurumenaren errespetuan egiten direla.
Bil Ta Garbiren ingurumen politikaz gehiago jakiteko

 

5 urrats nagusi

> 1.urratsa : pizatzea, hondakinen jatorriaren kontrolatzea
Canopian sartzen diren kamioin guziak sartzean eta aterazean pizatuak dira, hustu pizuaren xuxen ezagutzeko. Hondakinen jatorria ere kontrolatua da.

> 2.urratsa : estalki, aldizkari eta egunkarien hustea leku zerratu batean
Kamioinek berziklagarriak husten dituzte (metaka ala zakuka, herri elkargoen biltze maneraren arabera) esparru berezietan. Tresna batek bereizte gunera doan tapis batetara kargatzen ditu (zikinontzien urratzeko tresna erabiliz beharrez).

> 3.urratsa : mekanikoki, optikoki eta eskuz egindako bereizketa
Hondakinetan diren metalezkoak mekanikoki bereizten dira, flakoinak aldiz optikoki. Langileek eskuz, hondakinak xehekiago ekaika sailkatzen dituzte eta erabilezinak (errefusak) baztertzen.

> 4. Saketan ezartzea eta berziklatze sareetarat igorri aintzin, metan atxikitzea
Hondakinak ekaika sailkatuak, tinkatuak eta saketan emanak dira. Berziklatze lantegiek galdatzen dituzten araudietan emanak dira. Saka horiek aterbean atxikiak dira, kamioinez berziklatze lantegietarat eranamak izateko ondotik.


Gehiagoren jakiteko, zato bisitatzera !

 

Antolakuntza

Bil Ta Garbi Sindikatuak zuzenki kudeatua.
2013ko ekainaren 12an egin Bil Ta Garbi Sindikatuaren bilkuran, hautetsiek, aho batez, erabaki dute Canopiako bereizte zentroaren zuzenki kudeatzea.

 

21 langile
- Bereizte zentroaren arduradun 1 : bereizte zentroa behar bezala doala segurtatzen du. Sindikatuko zuzendari orokorraren eskupeko da;
- Mantenimendu sailean ekipa bat : mantentze eta konpontze lanak segurtatzen dituzte;
- Zentroko arduradun 1 : hunek, denak ongi joaiteko behar diren material eta langile heinak segurtatzen ditu;
- Gidariak : horiek,  bereizte katea kargatzen, berziklagarriak saketan ezartzen eta sakak kamioinetan kargatzen dituzte;
- Bereizleak : horiek ekipamendu esberdinek egin bereizketaren kalitatea kontrolatzen dute;
- Administrazio saileko langile 1.


Bereizte zentroaren partaideak

 

 

Logo ADEME.svg 
Grenelle de l'environnement delakoren ondorioz, ingurumen eraldaketarako eragile nagusien artean finkatua dago ADEME egitura. Hori dela-eta, hondakinen arloko Grenelle Déchets eginbeharrerako sustapen plangintza bat paratu du. Plangintza honen barne sartzen den egintzetatik bat da berizklapenaren bultzatzea, bereizketa-sailketa hornikuntzarako egitasmodunei laguntza emanda.


- 1.300.000 euro
hau da ADEME egiturak Canopiako bereizte zentroari eman diru laguntza.

 

 

 

 

 

logo
Bereizte zentroaren eraikitzez, Bil Ta Garbi Sindikatuak ihardesten du departamenduak etxe-hondakinen tratatzeko duen plangintzari.

- 10 milioi 700 000 euro
Hau da Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak Canopiaren eraikitzeko eman diru zama.

 

 

 

 

 

AquitaineFEDER RVB

 

Europako Batasunak 1.500 000 euroko dirutza eman du Canopiaren eraikitzeko. Diru laguntza hau eskuratu da  Organikoen Balioztatzeko Zentroan 2 motatako energia berriztagarri ekoizten baitira (argindarra eta berotasuna). Dirua emaiteko erabakia hartu da 2011ko abenduaren 9an, Erregio prefetaren eta Akitania Eskualdeko Kontseilu presidentearen zuzendarizapean egin zen Programakuntzarako Eskualde Batzordearen ondoren. Pirinio Atlantiko Departamenduan Europako Batasunak dirua sartu duen egintza nagusietarik bat dago Canopia.

- milioi 1,500 000 euro
hau da Europako Batasunak Canopiari eman diru laguntza


Canopia zentroa eta bereizte gunearen eraikuntzan urratsez-urrats hemen klikatuz

 

 
Canopia bisitatu

Urbaser environnement bil ta garbi