Harrera > Eredugarrizkoa

Eredugarrizkoa

Canopia, zentro iraunkor eta idekia

 

Ekai naturalak zaindu,berotegi efektua mugatu, etxe-hondakinekin kalitatezko konposta eta argindarra ekoiztu…hauek dira Canopiaren helburuak. Egun guziz langileak mobilizatuak dira zentroa eredugarrizkoa izan dadin.


Vue Canopia 2

Bil Ta Garbi Sindikatuak finkatu goil mailako araudiak.

Bil Ta Garbiko hautetsiek, herritarren ongi bizitzearen eta aldi berean ingurumenaren zaintzearen helburuak gogoan, goil mailako araudiak finkatu dituzte.


Canopia zentroak Bil Ta Garbi Sindikatuak finkatu eskakizunak kondutan hartuz fontzionatzen du.

 

 

Lehen eskakizuna : usainik EZ
• Eraikuntza hetsi eta hermetikoetan airearen atxikitzea
• Airearen osoki biltzea, aire berritze zama handi baten segurtatuz
• Airearen tratatzeko 3 urrats :
- tratatze gunean azido sulfurikoz lainostatzea
- zuhain azalez egindako biofiltro batean pasatzea
- zuhain azalez egindako biofiltro batean pasatzea
• etengabeko neurri kontrolen egitea : langile batek jarraipena egin dezan, sudur elektronikoa eta estazio meteorologikoa aire igortzetarik hurbil izan ditezen.

 

Bigarren eskakizuna : zer gerta ere, zerbitzuaren segitzea
• Panen murrizteko ekipamendu sensibloen sinpifikatzea
• tratatze ibilbideen bikoizte edo hirukoiztea
• sokorri tresneriaren instalatzea
• sokorrizko "elektrogene" tresna baten ukeitea
• aldatu behar litaizken piezen erreserbaren ukeitea

 

Hirugarren eskakizuna : ingurumenari nahasten diren eraikuntza politen ukeitea
• oihan ttipi interresgarienen zaintzea
• HQE desmartxan izatea
• eraikuntzen landarestatzea
• eraikuntzen goratasunaren mugatzea

 

Laugarren eskakizuna : azantza neurtu
• instalazio guziak aterbetu
• lanen gune hetsietan egitea
• maneiu eta garraioak baizik ez kanpoa egitea

 

Bostgarren eskakizuna : bide garraioetan trabatzerik ez dadin izan
• RD 817an garraio emendatzerik ez dadin izan, jadanik garraioen %75ak ibilbide hau erabiltzen baitu
• kamioi berriak,  garraioaren emendatzearen %25 heinekoa izanen dira
• Ohartarazi behar da aintzinetik hondakinak Bacheforéseko lekualdaketara igorriak zirela. Canopiaren idekitzearekin, kamioinak ez dira gehiago Saint-Etienne erditik pasatzen.

 

Seigarren eskakizuna : urak ez ditezen kutxatuak izan
• lantegian ekoiztu ur zikinak lekuan berean berriz balioztatuak izan ditezen
• zuzenezko ur botatzerik ez dadin izan

 

Zazpigarren eskakizuna : segurtantsa neurri handienak hartuak izan ditezen
Valortegia ustiatzaileak Urbaser taldearen baliabideez eta laguntza teknikoaz baliatzen ahal da, talde honen filiala delarik%100ean. Nazioarte mailako talde honek agerira ekarria du jada  bereizketa-metanizazio-konpostatze lantegi baten kudeatzeko daukan.

 

Zaindua den lantegia

Bil Ta Garbi Sindikatuko bulegoetako langileak Canopian bilduak dira. Hurbiltasunaren hautu hau egina da, langunearen ebilera egokiaz  orduoro segurtatzeko gisan.


Irekia eta gardena, Canopia zure bisitaren zain dago


Urtetan deraman prebentzio politikaren  ildotik, Bil Ta Garbi sindikatuak hondakinen bereizte eta gutitzearen alderat publikoaren sentiberatze gune, bai eta herritarren arteko elkartze eta arduraz jokatze tresna  bilakarazi nahi izan du Canopia gunea.

 

Gaur egun, hondakinen balioztatze esparrua bisitagarri da
Ekoizten ditugun hondakinak zer bilakatzen diren nahi zinuke jakin ? Canopia guneak bere ateak idekitzen dizkizu eta etxe hondakinen baliotatze eremu ezberdinen ikuskatzeko parada emaiten dizu.
Bil Ta Garbi sindikatuaren administrazio egoitzan, Joseph Latxague karrikaren 7.an kokatua den ikusbide eremua publikoaren harrerari osoki emana da.


Webgune honen « Bisitatzea » atalean bisitatze baterako hitzordua har dezakezu.

 

 
Canopia bisitatu

Urbaser environnement bil ta garbi