Harrera > Organikoen Balioztatzeko Zentroa

Organikoen Balioztatzeko Zentroa

Zertarako balio du Organikoen Balioztatzeko Zentroak ?


Herritarrek hondakinak etxean eta hondakindegietan bereizi eta, erabilezinak diren hondakinak gelditzen dira. Horiek ez dira berziklatzen ahal. Haatik, horietan gehienak balioztatzen ahal diren hondakin organikoak dira.

Organikoen Balioztatzeko Zentroan, etxe-hondakinetan gelditzen diren hondakin organikoak bilduko dira konposta eta metanizazioaren bidez energia ekoizteko. Altzairua bereizia berziklatua izateko, eta gelditzen diren hondakin guziak - zikinontziaren erdia gutti gora behera - lurperatze zentroetarat igorria izanen da.

 

uvo3

Zer da metanizazioa ?

Metanizazioa fenomeno natural eta biologiko bat da, ihiztoketan gertatzen dena, eta artifizialki kopiatzen ahal dena. Hondakin organikoak digestizaile hermetikoetan emanak dira, eta bakteriek desegiten dituzte. Oxigeno eskasak hartzidura zalutzen du (anaérobie inguramena). Ondorioz, metanoz kargatua eta energia egiteko baliatzen ahal den bigasa ekoizten da, baita, gehiago ez den mugituko "digestat" izeneko pasta bat. Disgestat hori, urgabetu, zohitu eta xukatu eta, konposta bilakatzen da. Biogasari esker aldiz, berotasuna eta EDFari salduko den argindarra ekoiztuko da.

 

  

Hondakin organikoen metanizatuz, metanoz kargatua den biogasa ekoizten da. Berotegi efektua dakarran gas hori bildua da eta energia bilakarazia. Canopian, 2 energia mota ekoizten dira : argindarra eta berotasuna.


25 000 MWh energia ekoiztua - horietan :uvo
- 12 500 MWh argindar EDFari saldua dena
- 12 500 MWh berotasun, gunean berean balioztatze urratsetan erabiliko dena, baita bulegoen berotzeko
 hots, 1 600 tona CO2 saihestuak

 


uvo2
30 000 tona konposta
ekoiztua urtero Canopian. Horrek erran nahi du :
- 3 300 tona hondakin kimiko saihestua,
- laborantzako 1 500 hektara lurretan emendakina emana

Lur emendakin gisa erabilia izan aitzin, Canopiako Organikoen Balioztatzeko Zentrotik ateratzen den konposta analisatua da. NF U44-051 arauekoak izan behar du.


Canopian ekoiztu konpostaren azken analisak hemen irakurgai

 

 

Behar bezala bereizi hondakina, behar bezala balioztatuko da !


Zikinontzi beltzean, berziklatzen EZ diren, lanjerosak EZ diren eta handiak EZ diren hondakinak baizik ez dira eman behar. Bereizte aholkuen eskuratzeko, "bizi naiz…" web gunean sartu. Zure herriaren izena emanez, hondakinen bereizketaz aholku guziak ukanen dituzu.

JhabiteA

 

Organikoen Balioztatzeko Zentroa lurralde baten zerbitzuko

Canopiako Organikoen Balioztatzeko Zentrora, 24 herrietako 200 000 herritarren zikinontzi beltzak ekartzen dira. Herri hauek, Bil Ta Garbi Sindikatuaren eremuko eskualde urbanizatuenekoak dira. Canopian, urtean 80 000 tona etxe-hondakin trata daitezke.

Kasu ! Zikinontzi beltzak bezala, Canopiak ere EZ du berinarik onartzen! Berina, leku publikoetan diren edukinontzi berezietan bereizti etazuzenki berziklatze sareetara igorria da.

 

Non kokatzen da

Canopiako Organikoen Balioztatzeko Zentroa Baiona iparrean da, Henri de Navarre etorbidearen 112an (RD817).

 

Situation UVO


12 900 m²ko eremuan hedatua da, eta 4 parte ditu :


- 2700 m²  etxe-hondakinen errezibitzeko
- 2200 m²  Bereizte - Metanizazio eremuarendako
- 7000 m² konpostatze eremuarendako
- 1200 m² airearen tratatzearendako

 

 


Ibilera
 

Zenbakiak

- 80 000 tona urtean
- Bi energia ekoiztua betan : 12 500MWk argindar eta 12 500 MWh berotasun
- 25 langile
- idekitze orduak : astelehenetik larunbata arte 06:00 - 24:00 eta igandetan 07:00 - 13:00
- 24 herri hunkituak (200 000 bizizale)
- Ibiltzen hasia : 2014 apirila

 

Fonctionnement Unité de Valorisation Organique

1 – Etxe-hondakinen huste gunea - Bereizte katearen kargatzea

2 – Etengabe itzulika ari den zohizkatze hodia
3 – Hondakin organikoen eta burdineriaren mekanikoki bereiztea - Erabilezinen ateratzea
4 – Hondakin organikoen "digestat" eta biogas bestelakotzea
5 – Biogasatik argindar eta berotasun ekoiztea - Argindar guziaren EDFari saltzea
6 – "Digestat"ren xukatzea konpostatze tuneletan.
7 – Konpostaren metatze gunea - Konpostaren igortzea


Xehetasun gehiagorendako, zato bisitatzera !


Antolakuntza

Bil Ta Garbik Organikoen Balioztatzeko Zentroa, Valortegia (Urbaser Environnement) enpresaren esku utzi du.

Sindikateko hautetsiek erabaki dute Canopiaren uztea asmatu-eraiki duen Urbaser Environnement taldearen eskuetan, 6 urterendako.

41 langile egunero

zuzendari 1
administrazio kargudun 1
tekniko-komerzial 1
QHSE arduradun 1
Ekoizpen arduradun 1
Ekoizpenerako 2 ekipa : ekipa arduradun, langile eta tresna gidariekin (18 langile)
mantentze arduradun 1
mantentze ekipa 1 : ekipa arduradun 1, teknikalari eta langileekin (7 jende)

 

Organikoen Balioztatzeko Zentroaren partaideak



logo


Bere lurraldean bereizte zentro baten eraikitzearekin, Bil Ta Garbi Sindikatuak PDEDMAk (Plan Départemental d’Elimination des Déchets Ménagers et Assimilés) behartzen dituen eskakizunak betetzen ditu.


- 10,7 milioi euro
Departamenduko Kontseilu Orokorrak Canopiari eman diru zama da.

 

 

 

FComteFEDERCanopiak Europatik 1,5 milioi euroko diru laguntza eskuratu du, Organikoen Balioztatzeko Zentroan ekoizten diren energia berriztagarriendako (argindarra eta berotasuna). Diru laguntza hau bozkatu zen 2011ko abenduaren 11an Eskualdeko Kontseiluan, Eskualdeko Prefeta eta Eskualdeko Kontseiluko Lehendakariaren gidaritzapean. Dpartamenduan, Canopia Europak sustatu duen xede nausi bat izan da.

- 1,5 milioi euro
Europako Batasunak Canopiari eman diru laguntza heina da.


Canopiako Organikoen Balioztatzeko Zentroaren eraikuntzaz xehetasunak hemen klikatuz.

 
Canopia bisitatu

Urbaser environnement bil ta garbi