Harrera > Osagarritasuna

Osagarritasuna

Canopia, lurraldearendako tresna osagarria

 

2004az geroz, lekuko hautetsiek plantan eman hondakinen kudeatzeko politikak, ekoiztu etxe-hondakinen lekuan berean tratazeko norabidea hartu du, herrien artean alkartasuna eta ahalen mutualizazioaren kondutan hartuz.

Ondorioz, hondakinen tratatzeko eta balioztatzeko 2 gune eraiki dira :

- Canopia Baionan :  Bil Ta Garbiren eremuan bildu berziklagarri guziak eta mendebaldeko etxe-hondakinak balioztatuak dira

- Mendixka Sarrikotapean : ekialdeko etxe-hondakinak erabilezinak dira eta balioztaezinak lurperatuak

Hondakinen balioztatzeko sistima osagarriak


Bereizte-metanizazio-konpostatze partea eta berziklagarrien bereizte zentroaren elkartuz, Canopiak hondakinen balioztatzeko goil mailako 2 eremu osagarri ditu. Hondakinen balioztatzea hirukoitzen da holaz.


ekaien balioztatzea : 

 

organikoen balioztatzea : etxe-hondakinetan diren organikoak konpostatzen dira. NFU 44-051 araueko konposta egiten da. Hori erabiltzen da ondotik ongailu kimikoen ordez eta lurbeltza lurrari itzulia zaio.

 

balioztatze energetikoa : etxe-hondakinetan diren organikoen tratatuz ekoizten den metanoa energia berriztagarri bezala ekarria da : hau da biogasa.

Canopian 25 000 MWh energia ekoiztuko da urtean.

- 12 500 MWh EDFari salduko dira - 10 000 herritarrek behar duten argi-indarra
- 12 500 MWhri esker eraikuntzak berotuko dira.

 

Bereizketaren egitea, baliabide naturalen zaintzea da !

ADEME egituraren arabera, bereizteari esker urte bakotx 19 milio tona CO2 gutiago botatzen da - 11,7 milioi jendek botatzen dutena.

Canopian ekoizten den konposta laborarier proposatzen da laborantzako lurren aberasteko


- 30 000 tona konposta ekoiztua urtean - 1 500 ha laborantzako lurren beharren tapatzekoa
- 3 300 tona hongailu kimiko gutiago behartuak

 

Zer gertatzen da estalkiak ez baditut bereizten ?

Bereizten ez diren estalkiak etxe-hondakinen zikinontzietan gelditzen dira. Hauek, Canopiako Organikoen Balioztatzeko Zentrora igorriak dira. Hor, erabilezinak bezala sailkatuko dira eta ondorioz lurperatuko dira. Gauza berrien egiteko erabilgarria zen ekaia galdua.

 

illus

Bereizte-metanizazio-konpostatze partea eta berziklagarrien bereizte zentroaren elkartuz, Canopiak hondakinen balioztatzeko goil mailako 2 eremu osagarri ditu. Hondakinen balioztatzea hirukoitzen da holaz.
 
Canopia bisitatu

Urbaser environnement bil ta garbi